Familientzako gure proposamena hitz bakar batean trinkotu genezake: komunikazioa.
Komunikazioak guraso eta seme-alaben arteko konfiantza indartuko lukeelakoan gaude. Horrez gain, gurasoei gu koherentziaz eta mugak jarriz heztea eskatuko genieke, izan ere, askotan muga non dagoen jakitea kostatzen baitzaigu. Horrela, gure heziketarako beharrezkoa izango balitz, zenbait gauza egiten ez uztea biziki positiboa izango litzatekeela uste dugu. Dialogoak berebiziko garrantzia duela uste dugu, gu hobeto ezagutu eta gure kezkak eta beharrak zeintzuk diren jakin ahal izango baitute.
Ikastetxeen jokabidea Drogen kontsumoari buruzko hitzaldietara joatea oso interesgarria iruditzen zaigu. Horrela, kontsumitu ala ez kontsumitu erabaki aurretik, informazio gehiago izan dezakegu. Zentzu honetan, droga berrien eta haien kontsumoaren ondorioen gaineko informazio gehiago eta txikitatik emana izango bagenu, gutxiago kontsumituko genuke. Era berean, ikastetxeetan “paternalismorik” gabe drogei buruz hitz egingo balitz, gu geu izan eta gai honekiko askeago sentituko ginateke. Bestalde, ikastetxearen barruan kontsumoa zorrotzago kontrolatu beharko litzatekeela uste dugu, arau argiagoekin, esaterako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario