2010/01/19

KULTURA EZBERDINEKO EMAKUMEAK

Power point hau, taldean egindako lan bat da.
IKUSI!

2010/01/18

ASKAGINTZA ERAKUNDEA

Askagintza, bilbon topa dezakegun, drogo menpekotasunarekin lan egiten duen erakunde bat da.


Askagintzaren jatorria 1970. hamarkadan Euskal Herrian azaldu zen droga-menpekotasun fenomenoari aurre egiteko sortutako hainbat herri erakundeetan bilatu behar da. Orduko talde asko elkartu eta 1988. urtean Etxarri-Aranazen erakunde bezala sortu eta eratu ginen.
Ordungo HELBURUAK eta xedeak mantentzen ditugu. Drogak beti egon direla, daudela eta etorkizunean ere egoten jarraituko dutela uste dugu. Jakin badakigu substantzia horiekin pertsona bakoitzak egiten dugun erabilera ezberdina dela, drogak hartzen ditugunean lortzen ditugun ondorioak ezberdinak izan baitaitezke, sendatzea, plazerra lortzea, ihes egitea, eguneroko gauzak ahaztea, heriotza... Herri erakunde gisa Prebentzio Ekintza hartu dugu oinarritzat. Ekintza honen oinarriak heziketa, gizarte eta kultur eraldaketak, guzti hau bai pertsonalki, bai kolektiboki drogak dauden gizarte batetan droga-menpekotasunik gabe bizitzen ikasiaz.

Substantziak bere baitan ez dira arazoa. Arazoa drogekin egiten ditugun zenbait erabilpen dira.

Politika debekatzaileak eta kontrol sozialak porrot egin du. Drogekin mantentzen dugun harremana modu arduratsuagoan eta demokratikoagoan erregulatzeko premia dago, bai ekoizpena, bai salmenta eta baita bere kontsumoa ere.

Drogak aldarrikatzeko erabiltzen diren diskurtso hutsalkeriak (banalizatzaileak) eta neoliberalak, kontsumoaren eskubide indibidualak, kolektiboaren osasun eta askatasun eskubideen aurretik jartzen dituzte.

Droga ilegalen eskaintzaren eta banaketaren atzetik dauden interes ekonomikoak, politikoak eta polizialak ustelkeria sortzeko besterik ez dira eta askotan droga kontsumo berak baino ondorio kaltegarriagoak sortzen dituzte.Askagintzak urteak daramatza gizarteko hainbat sektoreekin (gurasoak, gazteak, hezitzaileak, psikologoak, pedagogoak, prebentzio teknikariak....) elkarlana burutzen. Era honetako lanen bidez droga-menpekotasun fenomenoari erantzun zehatzak eman nahi dizkiogu, baina beti ere ikuspuntu globala izanez.
Hemen usten dizuet web orrialderaen helbidea beste datu edo gauza jakin nahi baduzue

2010/01/15

GAZTEEN OHITURAK

Bideo honetan gazteen hainbat ohitura agertzen dira eta aurrerago hemen agertzen diren hainbat gai jorratuko dira.


2010/01/07

GAZTE GATAZKATSUAK

Lan hau gizarte eskuntzako beste ikasle batek egin zuen. Gazte gatazkatsuei buruz eta hauen arazoen edo jokabideen ondorioei buruz hitz egiten du.
Ikus dezazue power point-a, oso interesgarria da eta gazteek izaten dituzten faktoreak ikusiko dituzue.

DATUEN TAULA

Taula honetan ikusten da adin ezberdinekin zenbat pertsona droga kontsumitzen dute:














ADINAKANABISKOKAINA
14-24 53% 22%
24-34 33% 14%
34 BAINO GEHIAGO 13% 7%

DROGEI BURUZKO ERAKUSKETA

Diapositiba hauek drogei buruz hitz egiten du eta hauek dituzten ondorioak azaltzen dituzte, argazkien bidez gehien bat.


FAMILIAREN JOKABIDEA

Familientzako gure proposamena hitz bakar batean trinkotu genezake: komunikazioa.

Komunikazioak guraso eta seme-alaben arteko konfiantza indartuko lukeelakoan gaude. Horrez gain, gurasoei gu koherentziaz eta mugak jarriz heztea eskatuko genieke, izan ere, askotan muga non dagoen jakitea kostatzen baitzaigu. Horrela, gure heziketarako beharrezkoa izango balitz, zenbait gauza egiten ez uztea biziki positiboa izango litzatekeela uste dugu. Dialogoak berebiziko garrantzia duela uste dugu, gu hobeto ezagutu eta gure kezkak eta beharrak zeintzuk diren jakin ahal izango baitute.
Ikastetxeen jokabidea Drogen kontsumoari buruzko hitzaldietara joatea oso interesgarria iruditzen zaigu. Horrela, kontsumitu ala ez kontsumitu erabaki aurretik, informazio gehiago izan dezakegu. Zentzu honetan, droga berrien eta haien kontsumoaren ondorioen gaineko informazio gehiago eta txikitatik emana izango bagenu, gutxiago kontsumituko genuke. Era berean, ikastetxeetan “paternalismorik” gabe drogei buruz hitz egingo balitz, gu geu izan eta gai honekiko askeago sentituko ginateke. Bestalde, ikastetxearen barruan kontsumoa zorrotzago kontrolatu beharko litzatekeela uste dugu, arau argiagoekin, esaterako.

JOKABIDE PERTSONALA

Askatasunean eta norbanakoaren erantzukizunean erabat sinisten dugu. Hori dela eta, drogen aurrean geure burua kontrolatzeko gaitasuna garatu behar dugu, kontsumitu aurretik bi bider pentsatzeko eta kontsumitzearen ondorioak gogoan izateko. Mendekotasun arazo baten aurrean laguntza eskatzeko gai izateak, halaber, garrantzi handia du baita, norbaitek hala eskatuko baligu, laguntza eskaintzeko gai izateak ere. Nahi duenak drogen munduan sartzeko askatasuna du, bere ardurapean noski, eta ondorioak kontuan harturik, bai bere bizitzan bai bere senide eta gurasoen bizitzetan. Gure ustez jokabide pertsonalak oso garrantzitsuak dira, izan ere, pentsatzen dugu kontsumitzaileok drogak kontsumitzeari utziko bagenion, drogen negozioa desagerraraztea ahal izango zela. Osoko bilkurako zuzenketak · Gurasoek, jarraitu beharreko ereduak diren aldetik, gugandik espero dutenarekiko koherentziaz jardun behar dute. Hori dela eta, ematen dizkiguten aholkuekiko kontsekuente izatea eskatzen diegu. Horretarako, hitzez gain, ekintzekin ere hezi behar gaituzte. Gure ustez, hezkuntza on batek bizimodu osasuntsuan oinarritu behar du. Bide batez, drogei buruzko informazioa barneratzeaz gain, aipatutako informazioa guri transmititzen jakitea eskatzen diegu. Jakin badakigu eurek informazio asko dutela. Zenbaitetan, ordea, zer transmititu baino transmititzeko moduari gehiago erreparatu beharko liokete. · Oro har, paso egiten dugu eta ez dugu aisialdirako jarduera berririk proposatzen. Uste dugu gu geu aisialdirako gure jarduerak sortzeaz arduratu beharko ginatekeela, helduek proposatzeko zain egon beharrean. Guk geuk beste era bateko aisialdia sortzen badugu, gure interesetan oinarritu gaitezke. Horrela, gazteok gazteontzako egindako aisialdi dibertigarriago eta atseginagoa egin ahal izango dugu. Zenbaitetan, eskaintzen diren jarduerak gure adinarekin bat ez datozelako kexatzen gara, aspergarriak direla esaten dugu edo, besterik gabe, jarduera urri dagoela aukeran. Baina ez dugu ezer egiten gure iritziak aintzat har daitezen. Paso egiteari utzi eta jarrera aktiboagoa izan beharko genuke.

DROGAK EUSKAL HERRIKO GIZARTEAN

Euskal Herrian, besteak beste, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean.

Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko.

Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.

GAZTEAK GAURKO GIZARTEAN

Gure gizartean drogek pisu handia dute. Gazteok gero eta lehenago hasten gara produktu hauek kontsumitzen, eta hau oso larria da. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo hasten ziren gazteak zigarroak erretzen. Horrela, helduagoak sentitzeaz gain, besteak baino gehiago zirela ere pentsatzen zuten.

Gaur egun, arazo hori desagertu beharrean, larriagotu egin da: zigarroak erre beharrean kalamua erretzen baitute. Medikuek diotenez, horrelako batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin ondoren, euskaldunon %20k egunero kalamua erretzeko ohitura duela ondorioztatu da. Datu hau izugarria da, batik bat, sortu diren arazoak ikusita.

Diotenez, gazteak 13 urterekin hasten dira, eta gure ustez hauxe da geratu beharrekoa. Adin honetan porroak errez gero, nola izango dute burmuina 20 urterekin? Asteburuetan hasten den ohitura txar hau, eguneroko bihurtzen da. Azkenean, beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko. Zenbat aldatu diren ohiturak! Gizakiok betidanik hartu omen ditugu drogak baina gaur egun beste eta maiztasunez egiten da.

Egun, “ohiko” bilakatu da drogak kontsumitzea. Gainera, ez dago drogarik gabeko gizarterik. Jendea arrazoi ezberdinengatik hasten da drogak hartzen. Garbi eduki behar da, ordea, droga mota ezberdinak daudela: alkohola, tabakoa, kalamua, kokaina, heroina eta beste substantzia asko eta asko. Batzuk legezkoak dira eta beste batzuk, ostera, ez. Halere, guztiak dira substantzia psikoaktiboak.

Adibide bezala, kalamua dugu. Hau, gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasunez bizi dute droga hau. Beste adibide bat, alkohola da. Droga legala dugu, eta normaltasun osoz edaten da gizartean.

Ohitura hauek aldatu behar dira, eta bizitza osasuntsuago bat egin. Gainera, beti da txarra droga kontsumoa, baina geroz eta gazteago hasi mundu horretan, orduan eta kalte handiagoa egingo digute. Beraz, zaindu ditzagun gure buruak!
egilea garikoitz itxaso en 07:03
etiketak deogak, gizartea, ondorioak

GERO ETA GAZTEAGOAK

Erreportai honetan argi ikus dezakegu ikerketa ezberdinen bidez nola gaur egungo gazteek gero eta goizago asten diren drogak kontsumitzen.

A POR DROGAS AL SALIR DE PERMISO DE LA CARCEL

Drogak eragin dezaken kaltea ikusi dezakegu bideo honetan.

HATOR EZTABAIDARA "GAZTEAK ETA DROGAK"

Euskal Herrian, droga kontsumoen eboluzioari buruz, egindako eztabaida bat da.

Garai batetik hona zenbait drogaren kontsumoa handitu egin dela uste dugu. Gainera, gero eta gazteago hasten dira drogak hartzen. Orain errazagoa da drogak kontsumitzea, izan ere, lehen baino merkeago eta errazago eros baitaitezke. Sustantziei dagokienez, alkohola, tabakoa eta kanabisa dira gazteen artean zabalduenak. Nerabeok aipatutakoen eta bestelako drogen artean aldeak ikusten ditugu. Drogen gaineko estereotipoak Helduek uste dute gazteok aldi oro mozkortzen eta drogak hartzen ibiltzen garela. Eta ez da horrela. Zeinahi adin tartean gertatzen den moduan, badira drogak kontsumitzen dituztenak eta kontsumitzen ez dituztenak. Helduen artean gauza bera gertatzen da. Uste dugu hedabideek gure irudia itxuraldatzen dutela, izan ere, zenbait programatan soilik edateko biltzen den pertsona talde moduan agertzen baikara. Gure gurasoek ikusten dituzte programa horiek. Hori dela eta, kalera irteten garen bakoitzean telebistan ikusi dutena egiten dugula uste dute. Gazte askok, ordea, ez dute kontua horrela ikusten. Gure ustez, generalizazioek arduragabe itxura ematen digute, baina inguruan ditugun gauzek benetan kezkatzen gaituzte. Drogak kontsumitzearen arrazoiak Gure iritziz, taldeak egiten duen presioak berebiziko garrantzia du, zeinahi motako kontsumoari ekiteko orduan. Inork ez du taldeko xelebrea izan nahi eta, taldekoen onespena lortzeko, mundu guztiak egiten duena egiten dugu. Horrez gain, ateratzen garenean sustantziaren bat hartzen badugu, ausartago ikusten dugu gure burua. Izan ere, alkoholari esker desinhibitzen baikara, eta hobeto pasatzen dugu. Bestalde, alkoholaren alderdi kulturala nabarmendu nahi dugu. Gure kulturan bazkaz ospatu ohi da zeinahi gertakizun eta, normalean, asko edaten da ere. Hori da guk ikusten duguna. Amaitzeko, gure ustez familia arazoek, komunikazio txarrak eta konfiantza falta, gazteak kontsumitzera bultzatzen dituzte, nahiz eta arrazio garrantzitsuena ez izan. Drogak kontsumitzearen arriskuak Zeinahi droga kontsumitzea arriskutsua dela uste dugu.

2009/11/19

UMEEN ESKUBIDEAK

LOTU ITZAZU DEFINIZIOAK DAGOKIEN ESKUBIDEAREN IZENAREKIN:
Jolas hau umeen eskubidei buruz zerbait irakasteko helburua du. Horretarako, lehenbizi agertzen diren definizioak, bigarren atalean dauden hitzekin lotu behar dira. ANIMO! sailatu zaitez, ez da zaila.

1.Naizen moduan errespetatua izateko eskubidea

2.Maite eta orientatzen nauen familia batean bizitzeko eskubidea

3.Zainketa medikuak izateko eta bizitza-aztura osasungarriak garatzeko eskubidea

4.Besteekin batera bizitzen ikasteko eta hobea izateko hezkuntzarako eskubidea

5.Jolasteko denbora, lekuak eta jolaskideak izateko eskubidea

6.Diskriminatua ez izateko eskubidea eta trataera eta atentzio bereziak jasotzekoa, behar izanez gero.

7.Nire gorputza eta nire sentimenduak mindu ez diezazkidaten eskubidea.

8.Informazio egokia jasotzeko eskubidea, beste haur batzuekin bildu eta parte hartzekoa

9.Nire gurasoek ni duintasunez garatu eta bizitzeko behar besteko baliabideak eskuratu ahal izateko eskubidea.

10.Indarkeriarik gabeko gizarte baketsu batean bizitzeko eskubidea.

11.Erabakiak haurren premietan oinarrituta har daitezen eskubidea.

12.Herriek munduko haur guztien garapenean lagun dezaten eskubidea.


BABESA

BAKEA

BERDINTASUNA

ELKARTASUNA

FAMILIA

HAURRAK AURRETIK

HEZKUNTZA

JOLASA

NORTASUNA

ONGIZATEA

OSASUNA

PARTE HARTZEA

UMEEK, IKUSTEN DUTENA EGITEN DUTE

Bideo honeta alaba batek amaren rolla hartzen du, eta orain arte ikusi duena, imitatu egiten du.

DROGAS EN ESPAÑA

Españako asteburu normal bat, parking batean:

ADOLESCENTES Y DROGAS

Ikerketa batzuei esker ateratako ondoriak agertzen dira youtubeko bideo honetan.
Drogak, neskak, mutilak eta adina.

DROGEN JATORRIA

Drogak modu ezberdinetan hartu daitezke. Segun eta nola kontsumitu, sortzen duten eragina modu bateko edo bestekoa izango da.

“Droga” hitzak substantzia psikoaktibo multzo bati egiten dio erreferentzia,
neurriz kanpoko kontsumoa eta menpekotasuna eragin ditzaketenak. Izendapen
hori herri-mailakoa da, eta substantzia ilegalez gain egunero hartzen ditugun
zenbait produktu hartzen ditu barnean. Horien artean daude kafea, tabakoa,
alkohola eta interes terapeutikoz komertzializatuak; adibidez, gaizki erabiliak izan
daitezkeen zenbait sendagai.
Animalien munduan ere ikusi izan dugu zenbaitek landare bereziak
kontsumitzen dituztela, eta haien jokaera aldatu edo zoramena eragiten dietela.
Gizakiaren historia hasi zenetik, gizarte eta kultura guztiek erabili izan
dituzte hainbat motatako substantziak (drogak) umorea, pentsamendua,
sentimenduak edo jokaera aldatzeko asmoz.
Zenbait droga (adibidez alkohola eta opioa), K.a. 4000. urtean ere erabiltzen
ziren. Garai hartako pertsonek helburu mistiko-erlijiosoarekin hartzen zituzten
substantzia toxiko horiek. Izan ere, jainkoekin zuzenki komunikatzeko iritsi nahi
zuten estasira. Horregatik, jakitun gara Kristo aurreko urtetan ere gizakiek drogak
kontsumitzen zituztela.
Garai hartan ere bazen drogen erabilera terapeutikoa. Substantzia jakin
batzuk hartuz gero, jakinduria zabaldu, indarra gehitu, bizia luzatu, zenbait
gaixotasun sendatu, nekea arindu edo hilezkortasuna lortuko zutela uste zuten
kultura batzuetako pertsonek.
Gehienetan, substantzia hauen kontsumoa onartu egin du gizarteak, baina
beti egon izan dira eta badaude ohitura honetatik urruntzen diren hainbat
pertsona, denbora, kantitatea, egoera edo produktu-mota kontuan hartzen
baditugu.
Drogak kontsumitzearen helburua aldatzen joan da urteetan zehar, gaur
egun medikuntzaren ingurukoak, dibertimenduzkoak eta esperimentalak baitira.
Hala ere, nabarmentzekoa da egungo drogen erabileraren izaera hedonista, hau
da, zoriontasuna eta ongizatea bilatzen da horiek kontsumituta.
Baina drogen kontsumo desegokiak arazo asko sortzen ditu: osasunarazoak,
familiakoak, lanekoak, sozialak, ekonomikoak, polizialak, judizialak,
politikoak, lege-arazoak, etikoak edota filosofikoak. Nazioarte-mailako arazoak dira,
gainera.

DROGAK, GAZTEAK ETA FAMILIA

Bergarako Udalak argitaratutako artikulo bat da.


DROGAK substantzia ezberdinak dira eta erabiltzeko moduaren arabera, hartzen dugun dosiaren arabera eta norberak droga kontsumo horrek sortuko dizkion efektuez espero duenaren araberako efektuak sortzen ditu pertsonarengan. Batzuek piztu egiten dute, beste batzuek lasaitu edo deprimitu (honek ez du esan nahi triste jartzen dutenik), beste batzuek, aldiz, pertzepzioak eraldatzen dituzte... Baina, guztiek, maiz edo gehiegi kontsumitzen baditugu, tolerantzia edo mendekotasun mailak eragin ditzakete.

Gaur egun badaude droga kontsumitzeko modu eta joera batzuk kezkagarriak direnak: gero eta gazteago hasten dira lehenengo aldiz kontsumitzen, drogen erabilera orokortzen ari da (tabakoa, alkohola, haxixa...), gero eta gutxiago jabetzen dira droga kontsumoaren inguruan egon daitezkeen arriskuez (pertzepzio bajua), polikontsumo egoerak (droga bat baino gehiago kontsumitzen da, droga bakarra kontsumitzen dutenak gero eta gutxiago dira), patologia dualen gehitzea (mendekotasuna eta osasun mental arazoak nahasturik azaltzen diren egoerak)... Ematen ari den joera hau kezkagarria izan arren, ez dugu ahaztu behar drogarik kontsumitzen ez duten edota kontsumo arrazionalak egiten dituzten gazte asko egon badaudela.

Dena den, badago ERREALITATE objektibo bat kezkatzekoa dena, drogak eskuragarri daude eta gehiegizko arriskuak antzematen dira. Jakin badakigu ezinezkoa dela drogak hain eskuragarri ez izatea eta inongo arriskurik gabeko inguruneak sortzea. Pentsa zein kostutan sartuko ginatekeen horiek lortzen saiatuko bagina. Kontsumismoan murgildurik gaude, ezegonkortasun soziala, ekonomikoa, emozionala handia da eta balore krisia handia da, egun "edozer gauzak balio du".

AITAK eta AMAK beldur asko ditugu, noraezean gabiltza, ez dakigu gure seme-alabekin egiten ari garena gehiegizkoa edo gutxiegia den, traumak eta frustrazioak eragiten ari ote garen beldur gara, babestuegiak edo utziak ditugun ez dakigu oso ondo.

Kontraesanez betetako mezuak jasotzen ditugunez, bakoitza berearekin gelditzen da eta, gainera, nork bere ikuspegiaren defentsa sutsua egiten du. Horren adibide ditugu drogak debekatzearen aldeko mezuak eta drogen apologia eta aldarrikapena egiten dutenak. Bestalde elkarren aurrean jartzen dira autoritarismoa eta permitibitatea (norberak nahi duena egin dezala).

Gizarte honen aldarrikapen nagusiak dira "Zu zeu izan", "ez ezberdina izan", "zure printzipioak defendatu" eta "zure interesak lortu ahal izateko edozer gauza egin dezakezu". Datuak behin eta berriz manipulatzen ari dira. Cannabisak dituen erabilera terapeutikoak aitzakiatzat hartuz, substantzia honekin egiten diren kontsumo errekreatiboak edo aisialdiarekin erlazionatutakoak justifikatu nahi dira. Gauza batek ez du zer ikusirik bestearekin, baina berdin dio, denak balio du. Helduek beste argudioren bat erabili beharko lukete, substantzia hori kontsumitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi badute. Pentsa ezazue kokainaren kontsumoa bultzatzeko asmoarekin gabiltzala eta horretarako dentistek anestesiko moduan erabiltzen dutela eta, hori defendatzen hasiko bagina.

Helduok sen ona galdu dugu eta badirudi berez dagokigun erantzukizuna bide bazterrean utzi dugula.

Familiak babes funtzioa duela badakigu, baina hori gure gain hartu beharra daukagu. Babes horrek materiala izan behar du, baina baita emozionala ere, eta nork bere gain hartu behar du eginkizun hori. Gainera, ez dugu ahaztu behar familian hierarkia bat ematen dela eta bere funtzioa seme-alabak heztea dela.

Familiak eraikitzeko moduak anitzak dira eta bakoitzak bere funtzionatzeko modua dauka, gainera batak edo besteak dagokion funtzioa betetzeko gai direla ez dugu ahaztu behar.

Familiako kide bat nerabezaroan sartzen denean, familia osoa bizitza ziklo berri batean sartzen da eta horrek aldaketa sortzen du. Aldaketa guztiek berregituratze berri bat egitea suposatzen dute eta horren atzetik gehienetan krisia sortzen da. Baina hori NATURALA da, gertatzen den horri ez diogu zertan jarri etiketa negatiboa edo positiboa.

Adoleszenteak ingurua hankaz gora jartzen du, lehenik eta behin bere burua eta, ondoren, bere burua ordenatzen joateko ondoko guztiena zilipurdika eta zalantzan jartzen du. Egoera horretan familia sistema guztiek balantzaka egiten dute (gurasoak, anai-arrebak, senideak...). Erraza da aita-ama sistema hori ukitua gelditzea, aldez aurretik bikotearekiko harremana alde batera utzita bagenuen, eta orain semealabak horrek familiaren oreka dardarka jartzen duenean, ondokoarekin batera oreka barregiten saiatu beharko dugu.

Gure funtzioak eta erantzukizunak hezkuntzako profesionalen, familia zabalaren (aiton-amonak, osabaizebak...) eta erakundeen esku uzten ditugu sarri, guri dagozkigun egin beharrak besteek konponduko dituztelakoan. Familia hierarkikoak BEHAR DITUGU, baina mamu-autoritarioaren beldurrik gabekoak. Hierarkia egonagatik maitasuna ez da alde batera uzten, seme-alaba autonomoak izateko ezinbestekoa baita eta malguak izango gara, nor bere buruaren arduradun izateko malgutasuna lagungarria suertatzen delako. Parte hartzea, inplikazioa, komunikazioa, zintzotasuna, askatasuna, arauak eta mugak ezinbestekoak izango dira.

Agian helduon mundutik ESKUBIDEAK aldarrikatzeaz gain (adoleszenteek egiten dutenaren antzera) dagozkigun BETEBEHARRAK ere gure gain hartzen joan beharko ginateke, gure funtzioa gure inguruan ditugun adin txikikoak BABESTEA baita. Baina kontuan izan behar da: babesa esaten dugunean, ez dugu esan nahi protekzionismoa.

HITZ EGITEA, ENTZUTEA, nor bere tokitik eta bere eginkizuna galdu gabe bestearen larruan jartzeko gai izatea. Eta zer esanik ez baloreetan, erantzukizunean eta askatasunean hezteko dugun eginbeharra. Aita-ama izatea ez da erraza, baina dagoeneko ezingo gara kexatu muturraren aurrean baititugu. Gainera, ederra izan daiteke guraso izateari uzten ez badiogu.

Drogak beti egon dira, gaur egun ere hor daude eta etorkizunean ere hor segituko dute. Gure semealabek drogak probatu egingo dituzte, esperimentatu, guk nahi ala ez, nahi badute egin egingo dute. Ahalik eta beranduen bada hobe guztiontzat. Debekatzeak, banalizatzeak, dramatizatzeak, delegatzeak, nahi dutena egiten uzteak...ezer gutxitarako balioko digu.

Erantzukizunak ematea, hizketan aritzea, objektibizatzea, heztea, entzutea, exijitzea... lagungarri suertatuko zaigu. Horrela aritzen bagara erraza izango da gure seme-alabetan fidatzen hastea eta hartuko dituzten erabakiak autonomoak izango direla sinesten hastea. Hau da gure helburua. Gure seme-alabengandik hurbil egon behar dugu, baina ez gainean, gainera, umorea eta sen ona galdu gabe. Badakigu asko dela, baina hasten ez bagara gureak egin du.

2009/11/05

11 URTEKO UMEA GIDATZEN

adin gutxiko umea izan arren, gure gizarteko aurpegirik txarrenak ikusi dituen umearen hitzak dira:

2009/10/29

Lan hau Jon Zabala eta biok egin dugu. Web 2.0 testua irakurri ondoren egindako mapa kontzeptuala da.

2009/10/22

IKERKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

Teknologia berriko ikasgaiako "ikerketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" testua irakurri ondoren, honako hausnarketa egin dut.

Industria gizartetik, ezagutzaren gizartera

Azkenego hogei urtetan gure gizartearen gizarte eta kultura arloko ohiturak aldatzen aldatzen joan dira, teknologia arloaren ondorioz. Gehin bat aldatzera bultzatu gaituena telefonia mugikorrak izan dira, gure arteko komunikatzeko modua eraldatu egin dutelako.

Interneteri ezker une honetan hainbeste dira lor ditzakegu datuak eta eskuratu dezakegun informazioa, baina gaur egungo gizartean ia ez da nahikoa ondo informatuta egotea, ezta irakurtzeko gai izatea, baizik eta informazioa gordetzea eta ahoz eta idatziz igortzea baino.

Alfabetatze digitala lortzeko beharrezko trebetasunak eta gaitasunak, web 2.0 delakoak gure eskura jartzen dituen aplikazio eta zerbitzuei esker garatu daitezke eta gehienak doan. Honi esker, modu sinple batean sare protagonista bihur zaitezke, ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatu dezaketen subjektu aktibo bihurtu.

Argi dago teknologia berri guzti hauek oso ondo daudela eta gure bizitza asko sinpletu dutela, baina beste alde batetik, kontutan izan beharko genuke, tuentian edo interneten gure argazkiak, bideak... jartzeak kontrolatuago egoteko beste modu bat dela eta era honetan edonork jakin dezake nongoak garen, nondik ibiltzen garen eta norekin. Horregatik ni ez nago oso konforme gauza hauekin. Gainera pertsona askorentzako harremanak egiteko eta erlazioak izateko era da eta niri hau ez zait bidezkoa iruditzen.

Komunikabide bezala eta informazio-iturri bezala internet elementu ezin hobea da baina neurri batekin erabili beharko genuke, ez denerako.