Drogak modu ezberdinetan hartu daitezke. Segun eta nola kontsumitu, sortzen duten eragina modu bateko edo bestekoa izango da.
“Droga” hitzak substantzia psikoaktibo multzo bati egiten dio erreferentzia,
neurriz kanpoko kontsumoa eta menpekotasuna eragin ditzaketenak. Izendapen
hori herri-mailakoa da, eta substantzia ilegalez gain egunero hartzen ditugun
zenbait produktu hartzen ditu barnean. Horien artean daude kafea, tabakoa,
alkohola eta interes terapeutikoz komertzializatuak; adibidez, gaizki erabiliak izan
daitezkeen zenbait sendagai.
Animalien munduan ere ikusi izan dugu zenbaitek landare bereziak
kontsumitzen dituztela, eta haien jokaera aldatu edo zoramena eragiten dietela.
Gizakiaren historia hasi zenetik, gizarte eta kultura guztiek erabili izan
dituzte hainbat motatako substantziak (drogak) umorea, pentsamendua,
sentimenduak edo jokaera aldatzeko asmoz.
Zenbait droga (adibidez alkohola eta opioa), K.a. 4000. urtean ere erabiltzen
ziren. Garai hartako pertsonek helburu mistiko-erlijiosoarekin hartzen zituzten
substantzia toxiko horiek. Izan ere, jainkoekin zuzenki komunikatzeko iritsi nahi
zuten estasira. Horregatik, jakitun gara Kristo aurreko urtetan ere gizakiek drogak
kontsumitzen zituztela.
Garai hartan ere bazen drogen erabilera terapeutikoa. Substantzia jakin
batzuk hartuz gero, jakinduria zabaldu, indarra gehitu, bizia luzatu, zenbait
gaixotasun sendatu, nekea arindu edo hilezkortasuna lortuko zutela uste zuten
kultura batzuetako pertsonek.
Gehienetan, substantzia hauen kontsumoa onartu egin du gizarteak, baina
beti egon izan dira eta badaude ohitura honetatik urruntzen diren hainbat
pertsona, denbora, kantitatea, egoera edo produktu-mota kontuan hartzen
baditugu.
Drogak kontsumitzearen helburua aldatzen joan da urteetan zehar, gaur
egun medikuntzaren ingurukoak, dibertimenduzkoak eta esperimentalak baitira.
Hala ere, nabarmentzekoa da egungo drogen erabileraren izaera hedonista, hau
da, zoriontasuna eta ongizatea bilatzen da horiek kontsumituta.
Baina drogen kontsumo desegokiak arazo asko sortzen ditu: osasunarazoak,
familiakoak, lanekoak, sozialak, ekonomikoak, polizialak, judizialak,
politikoak, lege-arazoak, etikoak edota filosofikoak. Nazioarte-mailako arazoak dira,
gainera.
2009/11/19
DROGEN JATORRIA
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario